LHPP PORTUGALETE: HELBURUAK ETA TITULUAK

25. URTEURRENA

25. URTEURRENA

HELBURUAK ETA TITULUAK


Gure ikasleek helburuok lortzea nahi dugu:

- Lehenik, lanbide bat ikasten hastea. Lanbide espezialitatearen aprobetxamendu-maila Lehen Mailako Lanbide Prestakuntzaren Egiaztagiriari esker aitortuko zaie.

- Bigarrenik, ikasketa akademikoak berreskuratzea. Izan ere, gainditu gabeko irakasgaietan ikasleak trebatzen dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua atera ahal izateko. Era berean, proba bat eginda, Erdi mailako Lanbide Heziketako Zikloetan ere sartzea dute.

- Hirugarrenik, praktikaldia egitea. Bigarren kurtsoan, lanbide-prestakuntza amaitzeko, ikasi duen espezialitateko enpresa batean praktikaldia egingo du. Gure aholkularien laguntzaz, lan-munduan sartzen dira beren ezaguerak eta trebetasunak erakutsi ahal izateko.

Azkenik, praktikaldia eta prestakuntza amaituta ere, ikasle guztiek programarekin jarraitzeko aukera dute lan eta ikasketa kontuez aholkuak jaso baititzakete. Lan-poltsen berri ematen diegu, curriculum vitae gaurkotzen diegu eta abar. Gurekin egondako ikasleak berak nahi izan arte, aholkuak eta tutoretzak jasotzeko zerbitzuak erabiltzen segitu ahal du.