LHPP PORTUGALETE: 25. URTEURRENA

25. URTEURRENA

25. URTEURRENA

25. URTEURRENA

Aurtengo 2013-2014 ikasturtean 25 urte beteko dira Portugaleteko Udalaren Lanbide Hastapenerako Ikastegia sortu zela.Horren kariaz, urteurrena ospatzeko ekitaldiak egiteko asmoa dugu. Hori dela eta, nahi dugu orain arte gure hezkuntza-komunitatea osatu duten  ikasleek eta irakasleek ere parte hartzea.

Gure helburua da zuengana ailegatzea ospakizunetan gurekin bat egitera gonbidatzeko asmoz. Horregatik guztiagatik, eskatu nahi dizuegu informazio hau zabaltzeko LHIko 25. urteurrena ospatzeko interesa ager dezaketen guztiei.

Ekainaren lehen astean hainbat ekitaldi egingo dugu. Guztiok zaudete gonbidatuta. Hona hemen egitaraua:


EGUNA

TOKIA

ORDUA

EKITALDIA













Ekainak, 3 asteartea













Santa Klara
Kulturtegia


11:00










11:50

12:00





Portugaleteko Lanbide Hastapenerako Ikastegiaren 25. urteurrenaren inaugurazio-ekitaldia, Mikel Torres alkatea, Loli Torres Hezkuntza zinegotzia eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bertan egongo direlarik.


Atsedenaldia

Mahai-ingurua ikastetxeko ikasle zaharrekin

Parte hartu nahi baduzue eta gurekin egon nahi baduzue, jar zaitezte LHIrekin harremanetan maiatzaren 16a baino lehenago, 944729310 telefonora deituta edo cip03@portugalete.org helbidera mezua bidalita.



Ekainak 4, asteazkena


LHI

11:30 – 14:00

Ateak zabaltzeko jardunaldia. Ikastetxea ezagutzeko aukera ezin hobea.



Ekainak 6, ostirala


Zubialde
kiroldegia


11:30

Kirol-jarduera: PLHIko lehen mailako ikasleak beste ikastetxe batzuetako ikasleen aurka.








Ekainak 7, larunbata






LHIk

14:30








17:00

Herri-bazkaria. Menuak 25 euro balio du. Interesdunek maiatzaren 16a baino lehen LHIn ordaindu beharko dute, 8:00etatik 14:00etara.
Anima zaitezte!

Dantzaldia DJ batekin, umore onez ospakizunei amaiera emateko.



Gogo handiz animatu nahi zaituztegu guztiok parte hartzera. Izan ere, behar dugu zuek etortzea, iruzkinak eta iradokizunak elkarrekin partekatzeko eta jardueretan ahalik eta jende gehienak ederto parte har dezan.

Berriro diogu jakin behar dugula ospakizuna ondo ateratze aldera, zuetako zenbatek parte hartu nahi duen jardueretan, bazkarian batik bat. Hori dela kausa, hona hemen gurekin harremanetan jartzeko erak:
- Telefonoa:                           944 729 310
- Helbide elektronikoa:          cip03@portugalete.org
- Facebook:                            Cip de Portugalete
- Helbidea:                             Casilda Iturrizar, 8 Portugalete

Halaber, webguneotan informazio gehiago eskuratu ahalko duzue:
- Udalaren webgunea:            portugalete.org
- LHIko webgunea:                portugaletelhpp.blogspot.com

Egia esan, zuek hemen berriro ikusteak eta ospakizunetan parte hartzeak pozez beteko gintuzke.

Har ezazue agur bero bat.



Portugaleteko LHIko 
hezkuntza-taldea

Mikel Torres
Portugaleteko Alkatea