LHPP PORTUGALETE: LHPP-en EGITURA

25. URTEURRENA

25. URTEURRENA

LHPP-en EGITURA


LHPP programak bi ikasturtetan egin behar dira, bigarrenean lantokietako praktika-aldia dagoelarik.


Lanbide-prestakuntzarako programek moduluei begirako egitura hauxe dute:

1. NAHITAEZKO MODULUAK

a) Berariazko moduluak: Programaren kurrikuluko langilearen profilari dagozkion trebetasunak garatzeko eta lortzeko edukiak zehazten dira.

b) Maila orokorreko heziketa-moduluak: berariazko moduluei probetxu ateratzeko oinarrizko trebetasunak garatzeko eta lortzeko edukiak ezartzen dituzte.

Bi esparrutan banatzen dira:
Komunikazio eta Gizarte arloa: moduluak hauexek dira: Euskal Hizkuntza eta Literatura, Gaztelania eta Literatura, Gizarte zientziak eta Herritarrentzako Heziketa.
Zientzia-teknologia arloa: moduluak hauexek dira: Matematikak, Teknologia eta Natur-zientziak.

c) Aholkularitza eta tutoretzarako modulua: edukiak eta jarduerak zehazten ditu ikasleen beharren eta espektatibak asetzeko ikasleekin eurekin jarduteko eta tutoretzak ere indartzeko.


2. HAUTAZKO MODULUAK

Edukiak zehazten dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua atera ahal izateko. Horretaz gain, ikasleek hezkuntza-sisteman formakuntza-prozesua jarrai dezaten ere du helburu.

Modulu hauen kurrikulua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzako Sailak ezarritakoa da, Helduen Hezkuntzan, heziketa-ekintzetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzeko bada. 

Hiru esparru ditugu: Komunikazioa, Gizartea eta Zientzia-teknologia.

JARDUTEKO ORDU KOPURUA
Lanbide-prestakuntzarako programak bi ikasturtetan egiten dira. Ikasturteek 1059na ordu dute, asteko jarduera 30 eskola-ordukoa izanik. Lantoki batean egin behar den trebakuntzaren modulua, ostera, salbuespena da astean 35 orduko iraupena izan baitezake.