Portugaleteko
Lanbide-hastapenerako Ikastegiak Lanbide Hastapenerako Prestakuntza Programak
(LHPP) antolatzen ditu. Programa horiek 16-18 urte
bitarteko gazteei daude zuzenduta eta urteak matrikulaldiaren urteko
abenduaren 31 baino lehen bete behar dituzte. Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako Graduatua lortu ez dutenei eta lanbide bat
praktiketan ikasi nahi dutenei begira daude, hain zuzen ere, utzi zuten
ibilbide akademikoarekin batera jarraitu bitartean.
Prestakuntza Iragankor Integratuko Programa:
Prestakuntza bat da, 16 urtetik 17 urtera bitarteko gazteen gizarteratzea,
hezkuntzaratzea eta laneratzea sustatzea; ez badute Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzan graduatuaren titulua lortu, Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua
eskura dezaten lortzeko helburua du.
Programa horiek
2014-2015 ikasturtean soilik irakatsiko dira, eta, gero, oinarrizko heziketan
izango dute jarraipena.
PFTIk modulu bidezko egitura du. Honelako osatuko
dira:
- Berariazko lanbide-moduluak (astean 19 ordu)
- Orientazioko eta
tutoretzako modulua (astean ordu 1)
- Modulu orokorrak (astean 10 ordu). Bi
eduki-multzo komun hauetan antolatuko dira:
a)
Komunikazio eta Gizarte Zientzien Multzoa. (Gaztelania, Atzerriko
Hizkuntza, Gizarte-zientziak eta Euskara eta Literatura)
b) Zientzia
Aplikatuen Multzoa. (Matematika eta Zientzia, lan-eremuan testuinguru
pertsonalari eta ikaskuntzakoari aplikatua)
Salbuespen moduan ikasle, guraso edo legezko tutoreen
oniritzia egonda, gorago adierazitako adina 15 urtekoa izan liteke baldin eta Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasturtean egonda hirugarrena egiteko moduan ez
badaude eta behin ikasketa-aro horretan kurtsoren bat errepikatu badute. Dena
dela, programa hasten den urteko abenduaren 31 baino lehen bete behar dira 15
urteak.
2013-2014
ikasturterako,
lanbide-espezialitate hauek eskainiko ditugu:
-
Estetika eta Ile-apainketako laguntzailea (Irudi Pertsonalaren
lanbide arloa)
-
Ibilgailuak konpontzeko behargina (Garraio eta Ibilgailuen mantenuaren
lanbide arloa)
Gure
prestakuntzarako programa doakoa da. Izan ere, ikastaro hauek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta
Portugaleteko Udalaren diru-laguntza dute.
Interesdunek
Real de Asúa eraikineko beheko solairuan inskripzioa egin ahal izango dute,
Helduen Hezkuntzako Ikastetxea dagoen eraikinean, hain zuzen ere, astelehenetik
ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.
Informazio
gehiagorako, 944 729 310 telefonora dei daiteke edo mezua bidali, posta
elektroniko bidez, cip@portugalete.org helbidera.